hedadura

GISME taldearen ustez mundu akademikoan jakintzagai-arteko sinergiak, jakintza sareak eta jakintza esparru pluralak sortzea geroz eta beharrezkoagoa suertatzen ari da. Honek profesionalek euren buruak jakintzagai-arteko lan taldeetan antola daitezen exijitzen du, helburu bera jarraituz lan egiten duten heziketa ezberdineko pertsonez osatutako taldeetan alegia: era honetan teknologia eta gizarte aldaketen ondorio txarrak murriztuz edota etorkizuneko eszenatokiak aurreratuz. Enpresa asko dira aldaketa hauei aurre egiteko eredu matematikoetan oinarritutako irizpideak finkatzen dituztenak, helburu orokor hauei eutsiz:

· Esparru publiko naiz pribatuan eta gizarte zibilean berriztapen teknologikoaren bilakaera ulertzea, hanpadura berezia merkatu dinamiketan eta berriztapenek gizartean dituzten inpaktuan jarriz.
· Aldaketa teknologikoaren ulerpenaren bitartez produktu/zerbitzuen balioa areagotzea.
· Onbide ereduak optimizatu edo, are gehiago, iraunkortasun sozio-ekonomikoa sustatuko duten beste batzuengatik aldatzea.
· Ikuspuntu moral, etiko eta politiko batetik gizadiak egun aurre egin behar dien erronkak birpentsatu.
· Akademia mailan garatzen den jakintza aurreratu zabala ekonomi naiz gizarte mailako inpaktuan bihurtzea garaikideon bizi baldintzak hobetzeko asmoz.
· Emaitzen hedapen eta barreiaduraren bidez jakintza zientifikoa demokratizatzea.
· Europar Batasunak arrisku globalei aurre egin ahal izateko jakintza eremu transnazionalak sortzeko ekimenean parte hartzea.