hurrerapena

GISME-n ideia onak sortzeko gai diren esperientzia eta heziketa anitzeko jendez osatutako jakintzagai-arteko talde lan baten bidez gaur egungo erronkei gerturatu daitekeela uste dugu. Hori dela eta, ondoren aurkezten diren kontzeptuetan oinarritzen diren ereduen garapenean aritzen da GISME:

· Zientzia esperimental eta ingeniaritza jakintza teknologiko zabala.
· Merkatu inteligentzia eta merkatu dinamiken simulazio tekniken jakintza zabala.
· Produktu/zerbitzuen bizi-zikloaren eta euren epe erdi-luzeko inpaktu eta jasangarritasuna aztertzea.
· Taldean aurkezturik dauden lanabes ezberdinetako jakintzez baliatuz azterketa teoriko berritzaile bat eskaintzea.
· Produktu/zerbitzu baten eskaintza egin ahal izateko garatzen diren prozesuetako energia balantzeen kalkulua.
· Banakako nahiz taldeko erabaki hartzeen determinante psikologikoen jakintza.
· Legislazio berriek maila ezberdinetan (ekonomiko, sozial, teknologiko) duten eraginaren azterketa eta lege hauekiko jendearen onarpena.